HETEROSEXUALA: beste generoarekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio.
​
HOMOSEXUALA: genero berdineko kidearekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio.
BISEXUALA: edozein generoko pertsonarekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio.
​
TRANSGENEROA: bere nortasun sexuala/generoa anatomia sexualarekin bat ez datorrela sentitzen duen pertsona. Pertsona hori transgeneroa izateko ez da ebakuntza batetik pasa behar.
​
ASEXUALA: beste pertsonenganako sexu-erakarpenik eta sexu-harremanik ez izateko sexu-joera duen pertsonaren izaera da.
​
INTERSEXUALA: aldi berean gizonezko eta emakumezko baten sexu-organoak dituen pertsona edota kanpoko ezaugarriak gizonezkoen eta emakumezkoen ezaugarrien nahaste bat dituen pertsona
​
QUEER TEORIA: sexu-joera eta genero eta sexu-identitatea zalantzan jartzen dituen teoria da. Queer hitza ingelesez “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko” esan nahi duen iraina da, eta jatorrian homosexualei irain egiteko erabiltzen bazen ere, gizartearen heterosexualitatea onartzen ez duten eta ezarritako generoak zalantzan jartzen dituztenek berreskuratu dute.
​
AGENEROA: genero zehatz batekoa sentitzen ez den pertsona.
KONTZEPTUAK LABUR-LABUR ARGITUZ
INFORMAZIO ITURRIA: Wikipedia oinarri