top of page

1991an Michael Warnerrek sortutako hitza da, honela definitu zuena: “Botere harreman multzoa da; horren bidez, gure gizartean sexualtasuna normaldu eta arautu da, eta harreman heterosexual idealizatuak instituzionalizatu dira, eta gizakia izateak esan nahi duenarekin parekatu”.   

 

Hau da, orientazio sexual gisa heterosexualitatea aukera bakar bezala erakustean datza, txikitatik  normalizatzen eta orientazio naturalena edo ohikoena bezala erakutsiz. Honen ondorioa heteroauraetatik at dauden pertsona guztien bazterketa da. Non ikusi daiteke? Publizitatean, musikan, erlijioan, telebistan, gure hizkeran, sozializatzeko eran… gure gizartean heteroaraua da nagusi.

 

Heteroarauaren oinarri ideologikoa sexu binarismoa da, gizakia bi generotan soilik banatuz: emakumea eta gizona. Azken bi termino hauek estereotipoak elikatuz sortu eta definitu dira, organo biologikoak generoarekin lotuz ( sexua eta generoa gauza bera direla pentsatuz), eta haien zereginak genero rolen bidez atxikituz. Hau da, emakumea alua eta titiak izango dituen pertsona izango da -liraina, ahula- , eta gizona zakila duen pertsona izango da - indartsua, ausarta-.

HETEROARAUA

INFORMAZIO ITURRIA:  Pikara Magazine

Portugaleteko kaleak LGTB banderaz apainduta

HARPIDETU EMAILAREKIN

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page