ZER DA EHU-KO LGTB LIGA?
UPV/EHUko LGTB Liga Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle elkarte bat da, zeinen helburua LGTB kolektiboaren eskubideak aldarrikatzea den, eta baita aniztasun sexual eta genero identitate aniztasunaren ikusgarritasuna bultzatzea ere.
Elkartearen aktibitate eremua Euskal Herriko Unibertsitatea da, eta, hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoa.
Bere denbora librea LGTB kolektiboaren egoera aldatzeko laguntzen eman nahi duen gazte aktibo eta anitzak batzen dituen elkartea da LGTB Liga; jendea ezagutzearekin batera aniztasun sexual eta genero askatasunaren inguruan ikasiz eta formakuntza bat hasiz.
Gainera, aktibismoaz eta aldarrikatzeaz gain, LGTB Liga elkarte paregabea da Unibertsitateko LGTB gazteak ezagutu eta aniztasuna ospatzeko. Espazio seguruak sortu eta harremanetan jartzea oso garrantzitsua da haientzako.
Iturria: EHUko Ozen! LGTB Liga
ELKARRIZKETAK

