top of page

BISEXUALITATEA VS. PANSEXUALITATEA

IRITZIA

 

Bisexualitatearen eta pansexualitatearen inguruko eztabaida oso zabalduta dagoen gaia da. Iritzi ezberdinak daude bi kontzeptuen inguruan, desinformazioagatik, edota pertsona bakoitzak modu desberdin batean ulertzen baitu hitza. Bi kontzeptuen inguruko zalantzak argitzeko prest gaude sarrera honetan eztabaidaren inguruko geure iritzia emanez. Baina, hasi baino lehen,  zeri egiten dio zehatz-mehatz erreferentzia termino bakoitzak? Wikipediak- denok kontzeptu baten inguruan zalantzaren bat dugunean jotzen dugun orrialdeak- galdera honi erantzuteko honako definizio hauek adierazten du:

“Bisexualitatea beste sexu zein sexu berdineko pertsonekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio.”

“Pansexualitatea edo omnisexualitatea pertsonekiko erakarpen sexuala eta afektiboari esaten zaio, pertsonaren sexua edo genero-identitatea edozein izanda ere. Pansexualitatea bisexualitatearengandik bereizten da gizon eta emakumeekiko erakarpenaz gain, transexual eta intersexualekiko erakarpena barne hartzen duelako.

 

Guretzako Wikipediak bisexualitatearen inguruan emandako definizioa ez da guztiz zehatza. Izan ere, definizio horretan ez du generoa aipatzen, gaur egun sexualitate eta orientazio sexualen inguruan mintzatzean ahaztu ezin dezakegun ñabardura. Beraz, bisexualitatea edozein generoko pertsonarekiko erakarpena izango litzateke, (genero binario edo ez-binarioa barne). Beraz, puntu hau behin argitu eta gero, zentratu gaitezen pansexualitatearen kontzeptuan. Pansexualek euren burua bisexualengandik bereizten dute haiek  transexualekiko erakarpena sentitzen dutela argudiatuz, eta berriz, bisexualek soilik emakume eta gizonenganako erakarpena sentitzen dute.  Pansexualitateak  pertsona transexualak gizon eta emakume ez-transexualetatik banatzen ditu, modu honetan  transfobia eta bifobiaz jantzitako kontzeptu bat sortuz . Zergatik? Alde batetik, pertsona transexualak gizon eta emakumeak direlako eta ez direlako zertan banatu behar pertsona ez transexualetatik. Bestetik, kontzeptu berri bat sortu dute, beste kontzeptu baten gabezi FALTSUAK betetzeko, bisexualitatearenak, alegia. Modu honetan, bifobia sortzen da, komunitate oso bat inbisilizatu eta terminoen inguruko nahasmena sortuz. 

 

Wikipediari azkeneko zuzenketa bat egitearren, pansexualitatearen definizioan  intersexualak  aipatzen ditu. Azken hauek aldi berean gizonezko eta emakumezko baten sexu-organoak dituzten pertsonak  edota kanpoko ezaugarriak gizonezkoen eta emakumezkoen ezaugarrien nahaste bat dituzten pertsonak dira. Intersexuala izateak ez du zerikusirik orientazio sexualarekin. Gogora dezagun genitalek, edo ezaugarri fisikoek,  ez dutela generoa ezartzen.

Elkarrizketak ataleko geure elkarrizketatuei euren iritzia ere galdetu diegu:

​

Alex Lopezek, bisexuala den gazteak, argi eta garbi esan digu bere iritzia: “pansexualitatea neologismo transfobo eta bifobikoa da”.

Beak, LGTB Ligako zuzendari-ordeak,  honako hau adierazi du:

“Ulertzen dut bakoitzak bere burua nahi duen moduan identifikatu dezakela, baina politikoki hitz eginda pansexualitatea ez da existitzen. Nagusiki, pansexuala den jendeak azkenean bere burua azaldu nahi duenean transfobia erabitzen du, eta hori ezin da onartu. Bisexualei bakarrik cis emakumeak gustatzen zaizkiela esaten dute eta haiei, ordea,  trans emakumeak ere …  ez du zentzurik”.

​

Erlantzek, LGTB ligako zuzendariak, bere iritzia ere azaldu digu honako audio honetan :

​

​

Beraz, azalpen hau eta gero Izartu Berriko taldearen iritziz pansexualitatea ez da existitzen. Kontziente gara pertsona bakoitzak bere burua nahi duen eran identifikatzeko askatasuna duela,  baina guk uste termino batek ezin duela kolektibo oso bat baztertu. Are gutxiago LGTB barnekoa bada, izan ere, denok elkartasuna erakutsi behar dugu geure orientazio sexualaren askatasuna lortzeko.

​

 

 

 

​

​

​

ERLANTZ - IZARTU BERRI
00:00 / 00:00

Izartu Berri taldea

HARPIDETU EMAILAREKIN

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page