EHUko LGTB ligak, eta beste lekuetako talde askok ere, -e inklusiboa erabiltzen dute hitz egitean. LGTB elkarteak bat direnez, genero identitate ezberdin guztien ikusgarritasunaren eta inklusioaren alde lan egiten dute, hortaz, hizkera neutro hau erabiltzen dute genero binarietatetik kanpora geratzen diren identitateak errespetatzeko. Horrela, “todes” edo “vosotres” bezalakoak erabiltzen dituzte, ez bakarrik pertsona ez binarioei erreferentzia egiteko, baizik eta emakume eta gizonei ere.
Normalean jende askok erabiltzen dituen @ (tod@s) edo x (todxs) baino aukera hobea dela uste dute artikulagarria delako, hau da, bere erabilera fonetikoa praktikoa eta egokia da.
Lengoai inklusiboa erabiltzeko, aldatu femininoaren -a eta ordezkatu -e batengatik. Esate baterako: “Hola chiques, ¿algune voluntarie para el acto de mañana?".
Euskaraz, noski, ez da beharrezkoa hizkera inklusiboa erabiltzea, izan ere, hizkuntzak berak ez dauka inolako genero-bereizketarik.
Iturria: Ozen! LGTB Liga
HIZKERA INKLUSIBOA
