top of page
Buscar

Erlantz Iglesias: “Oso garrantzitsua da LGTB gazte-mugimendu bat izatea, mahaira beste ikuspuntu bat

  • izartuberri
  • 10 dic 2017
  • 4 Min. de lectura

Erlantz Iglesias gizon cis bisexuala da, eta EHUko Ozen! LGTB Ligako presidenteordea da. Gurekin egon da Ligaren eta bere esperientzien inguruko galdera batzuk erantzuten.

Zergatik erabaki zenuen Ligan sartzea?

Hasieratik, beti isilune moduko batean bizitzen gara, baina momentu bat heltzen da non erreflekzio guztiak, gure gizarteko ingurunekoak eta guri afektazten diguten errepresioak eta abar aitortzen hasten garen. Niretzako, politikan sartzea eta militatzen hastea isilune hori apurtzeko erreminta moduan ikus nuen. Gainera, unibertsitatean egonda, beste ikuspuntu asko ikusi nituen eta askatasuna sentitu nuen; horregatik erabaki nuen militatzen hastea.

Noiztik izan duzu argi, argi baldin baduzu, zure identitatea?

Bueno, azkenean, bai Ligan eta bai ikuspuntu pertsonal batetik, ez dut nire burua modu argi batean identifikatzen. Nire bizitzan zehar egon dira momentu batzuk non argi izan dudan nire identitatea edo nire buruari jarri diodan etiketa, baina oraintxe bertan ez dut argi. Argi daukadana da ez naizela heterosexuala, baina hortik at, espektro horretan ez dakit non egongo naizen hurrengo urtean, edo toki berdinean estatiko geratuko naizen. Txikitatik, 12 edo 13 urte nituenetik banekien ez neukala bakarrik neskenganako atrakzioa. Momentu batzuk izan ditut non neskak gustuko nituela gehiago, beste batzuetan mutilak. Momentu horretan bisexual moduan dut nire burua, baina bisexualitatearen espektro horretan ere mugitu ahal naiz, eta modu desberdinetan jokatu ahal dut.

Txikitatik jaso duzu heziketa LGTB-ri buruz?

Heziketa moduan ez. Izan ditugu pintzeladak, adibidez, gure bizitza askatasunez bizitzeko, eta gure bizitza sexuala askatasunez bizitzeko. Homosexualitatearen inguruan ereduak ikusi ditugu, baina hortik at dauden identitate eta pertsonak ez ditugu inoiz landu; ezta generoaren garrantzia, edo identitatearen eta opresioaren sistema politiko hori ez dugu landu.

Diskriminaziorik jaso duzu eguneroko bizitzan LGTB izateagatik?

Egia esan, nahiko aldatu da nire presentatzeko era aldatu den heinean. Txikia nintzenean, femeninoagoa nintzen, eta bestelako ardatzak pairatzen nituen; orain, bizitzen naizen gizartearen burbuila horretan ez dut horrelakorik pairatzen, ezen nire energia nahiko maskulinoa da, eta horregatik ere pribilegio asko ditut. Gainera, nire kontzientzia handitu egin da, eta beste zapalkuntzak ikusten ditut, eta hortik ateratzen dudana zera da: nik diskriminazioa jaso dut, baina nire pribilegioak ere ikusi behar ditut, eta balantza batean jarri. Azken batean, beraz, diskriminazioa jaso egin dut, baina “en la escala mayor de las cosas”, ez hainbeste.

Zergaitik uste duzu garrantzitsua dela Ozen bezalako Ligak egotea?

Azkenean, koltxoi moduan lantzen dugu. Alde batetik gure borroka aurrera eramateko erabiltzen dugu, baina bestetik orainaldia hartzen dugu kontuan ere. Azken batean, txarto dauden pertsonak orain daude txarto, eta haiei ere aukera eman behar zaie haien bizitza bizitzeko, eta ingurune seguru bat izateko. Nik pribilegio hori izan dut, segurtasun hori beti izan dut nire bizitzan, baina jende askok ez dauka. Bestalde, mugimendu politiko gazte bat izatea ere da garrantzitsua, LGTB mugimendu politiko hori hasi zenetik badago jende asko militantzia eta aktibismoa egin duena, eta haien lana eskertu behar diegu; baina guk beste ikuspuntu desberdin bat daukagu, azkenean, guk bizi izan dugun gizartea haiei esker desberdina izan delako. Oso garrantzitsua da horrelako gazte-mugimendu bat izatea, beste ikuspuntu bat mahaira ekartzeko.

Zure familiak badaki LGTB zarela? Zelan kontatu zenien?

Egia esan, oso desberdina izan da nire familiako kide bakoitzarekin. Nire etxeko ingurunea dira nire gurasoak, bi arreba eta anai bat. Anaiari “nire mutila etxera etorriko da” esan nion (...). Nire ama izan zen jakiten lehenengoa, eta oso gogorra izan zen. Ez zen oso txarra izan, baina dolu moduko bat gertatu zen. Katastrofik moduan da, baina nire amak bazeukan ezkontza eta seme-alaben nolabaiteko irudia, azkenean heterosexualitatearekin lotuta dagoena; eta bi ordu eman genituen negarrez eta guzti, baina gero oso ondo. (...). Nire aitari ez diot esan, baina egunero nago kartelekin, pankartekin… ez diot zuzenean esan, baina argi dauka ez naizela heterosexuala.

Zaila da bikotea aurkitzea LGTB izanda, jendeak aurreiritziak dituelako?

Bai, azken finean jende arteko interakzio orokorrak zailak dira, eta horrelako gai desberdinak sartzerakoan askotan kontuz ibili behar gara nirekin goazen edo s¡zer esaten dugu, gizartean barneratzen dituzten gauza asko gure kontra doazelako. Nik, adibidez, arazo gehienak neskekin izan ditut, bisexualitatearen inguruan hitz egin dugunean haiek onartu ez dutelako. Mutilekin ere, baina broma moduan hartzen zuten. Egia esanda, niri tokatu zaidana bizitzen dut, beraz, ez dakit zailagoa den heterosexuala izatea edo ez. Hala ere, ez dut uste zailagoa denik, LGTB pertsonek “froga” gehiago pasatu behar ditugu gure kontra ez doazen jarrrerak aurkitzeko.

Ligan ze motatako ekintzak atolatzen dituzue, eta zelan antolatzen zarete zuek ekintza hauek aurrera eramateko?

Liga oso elkarte gaztea da, daramagun bi urte hauetan gure parte-hartzeko eta gauzak egiteko mekanismoa aldatu da. Lan egiteko modua oso organizaturik dago, oso zaila den arren jendea mobilitzatzea; azken finean gazteak gara, gehienak ikasleak, eta gure artean ezezagunak gara asko. Horrelako giroan lan egitea zaila da askotan. Ekintzei dagokienez, ikusgarritasunean fokatzen dugu lan asko, eta asko lantzen dugu intersekzionalitatea. Alde batetik, gure kolektiboaren barruan, hau da, LGTB-ren letra guztiak lantzea; eta bestetik, LGTB opresio horretatik ateratzen diren zapalkuntza guztiak ere lantzen ditugu, azken batean zapalkuntza denak konektatuta daude-eta. Pribilegio, diskriminazio eta zapalkuntza desberdinak nola lotzen diren lantzea oso garrantzitsua dela uste dugu, eta horren inguruan kanpainak egiten ditugu, kontzientziazio txarlak eta jornadak, web orria dugu eta sare sozialetan mugitzen gara, barne-debateak egiten ditugu, LGTB gazteentzako sostengu soziala sortzen dugu, eta beste taldeekin batera ere lan egiten dugu, ekitaldi eta ekintza desberdinak eginez.

Zeintzuk dira zure eginkizunak Ligako zuzendaritza batzordeko kide moduan?

Zuzendaritza batzordean hiru postutan egon naiz: idazkari, zuzendari, eta orain, zuzendariorde moduan. 120 pertsona gara orain, eta lan egitea, pertsona guztiak mobilizatzea eta borrokatzeko grina hori mantentzea oso zaila da. Azken finean, papeleo itzelak egin behar dira (barreak). Hori da militantziaren alde aspergarria, gestio itzela egin behar dugu. Hala ere, oso interesgarria da, askotan mugitzeko grina horrek konfort-zonaldetik ateratzen gaitu, eta bueltan zer edo zer ona jasotzen dugu. Zaila da borrokatzea, jendea mugitzea eta erantzuna jasotzen ez duzunean grina ez galtzea. Esan nahi dut, zuzendaritza batzordean egoteak alde onak ditu, baina lan asko sartzen dugu eta askotan gehiena ez da ikusten. Hala ere, norbait gure elkartean sartzean, seguru sentitzean eta borrokatzeko grin hori izatean, zapore gazi-goxo hori goxo bihurtzen da. Badago alde gazia eta alde goxoa, beraz, baina guk hau dena alde goxoagatik egiten dugu.


 
 
 

Comments


Entradas destacadas
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square

HARPIDETU EMAILAREKIN

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page