"Nire egunerokotasunean kaletik noanean begiradak sumatzen ditut. Nagusiki inplizitua den biole
- izartuberri
- 21 nov 2017
- 2 Min. de lectura

Alex Lopez Leioako unibertsitateko LGTB ligaren parte den 19 urteko gaztea da. Bere burua pertsona ez-binario bisexual bezala identifikatzen du, eta bere identitatearen eta LGTB ligarekin lotutako galderak egin dizkiogu.
Zergatik erabaki zenuen LGTB ligan sartzea?
Nire burua deseraiki nahi nuelako, eta LGTB aktibismoan parte hartzeko prest ikusi nuelako nire burua.
Noiztik izan duzu argi zeure identitatea?
Oso galdera konplexua da. 15 urte ni
tuenean, gizon homosexual bezala armairutik irten nintzen. Baina, orain, pertsona ez-binario bisexual bezala identifikatzen dut nire burua.
Azkenean, deseirakuntza prosezu luze bat da. Ez dakit noiz bukatuko den, edo jadanik bukatu den.
Zein da zuretzako pertsona ez binarioaren definizioa?
Pertsona ez-binario asko daude, eta bakoitzak bere esperientzia eta bizipen propioak ditu. Beraz, definizio desberdin asko daude. Niretzako pertsona ez-binarioa izatea, gizona ez izatea eta emakumeekin hurbiltasun berezi bat izatea da. Azkenean, nolabaiteko parekotasuna sentitzen dut nire esperientzia propioen eta emakumeen esperientzien arten.
Diskriminaziorik jaso duzu zure eguneroko bizitzan LGTB izateagatik?
Bai, diskriminazioa jaso eta jasaten dut. Txikitan ikastolan bulling-a jasan nuen. Nire egunerokotasunean kaletik noanean ere begiradak sumatzen ditut. Azkenean, nagusiki inplizitua den biolentzia jasotzen dut.
"Gure diskurtsoa oso-oso beharrezkoa da pertsona asko argira ateratzeko"
Zer aportatzen dizu Ligak?
Ligak gauza asko aportatzen dizkit. Niretzako segurtasun-eremu bat da, bertan asko ikasi eta ikasten dudana. Orain naizena, ligari esker da eta, gainera, lagun asko egin ditut. Azken hau, ez zen nire helburu nagusia, baina azkenean pertsonak ezagutzen dituzu eta binkulu emozional eta interpertsonalak eraikitzen dituzu.
Zergatik uste duzu beharrezkoa dela Ozen bezalako ligak existitzea?
Aktibismo interzekzionala egiten dugulako. Transfeminismoaren inguruan hitz egiten dugulako. Gure diskurtsoa oso-oso beharrezkoa delako pertsona asko argira ateratzeko.
Zer motatako ekintzak egiten dituzue Ligan?
Mota askotako ekintzak egiten ditugu: duela gutxi dokumental bat grabatu genuen, film laburrak, paperezko kanpainak, hitzaldiak…
Zure familiak LGTB zarela badaki?
Badakite LGTB naizela, baina ez dakite akronimoko ze siglek errepresentatzen nauten. Haiek konturatu edo sumatu zuten, ez nuen ezer kontatu.
Zailagoa da bikote sexual edo afektiboak aurkitzea LGTB izanda?
Niretzako bai. Bisexuala naiz, baina emakume batzuk gizon bat bezala begiratzen didate eta gizonekin ere zailtasunak ditut. Nik momentu honetan bikotea dut, baina nik uste nire egoeran ez dela oso gauza erreza edo ohikoa, tamalez.
Comentários