top of page
Buscar

Elkarrizketa Bea LGTB OZEN Ligako Zuzendaria

  • izartuberri
  • 29 nov 2017
  • 3 Min. de lectura

Bea EHUko ikaslea da eta LGTB ligako zuzendaria da. Bere burua pertsona lesbiana bezala identifikatzen du.

  • Zergatik erabaki zenuen LGTB ligan sartzea?

Ba garai hartan talde batean sartzea nengoen pentsatzen, eta begiratzen egon nintzen Bilbaoko talde LGTB eta feministak eta gertatzen zena zen, LGTBko zeuden talde eta erakundeak jende nahiko helduarenak zirela eta eskaini zituzten zerbitzuak oso zehatzak ziren, adibidez, psikologoak, legistatibo arlokoak eta ez ziren aktibismo hutsekoak. Orduan, egun batean, Facebooketik ikusi nituen ekintza hauek partekatzen ari zirela eta sartu egin nintzen.

  • Noiztik izan duzu argi zeure identitatea?

Bueno zera… Argi, argi, uste dut oraindik ez daukadala argi. Garapen bat izan dut. Hasiera batean bisexual bezala identifikatzen nintzen, nire inguruko lagunak oso “cisheteroak” ziren eta mutilak maitatu behar nituen presioa sentitzen nuen, baina denborarekin konturatu nintzen ezetz. Eta orain, lesbiana moduan identifikatzen naiz. Generoarena zailagoa da.

  • Txikitan jaso duzu heziketa LGTB-ri buruz?

Izatez bai, baina oso azalekoa da. Esaten dizute ez dagoela arazorik zure sexu bereko pertsona bat maitatzen baduzu, baina ez horren atzean dagoen dena. Generoari buruz oso gutxi. Ez dizute esaten bisexualitatea dagoela, ez diote izenik jartzen, zer dagoen komentatzen dute baina ez termino horren atzetik dagoena.

  • Diskriminaziorik jaso duzu zure eguneroko bizitzan LGTB izateagatik?

Bai, noski. Baina, adibidez, nik arazoak izango ditut baina ez ditut emakume trans batek izango dituen opresioak izango. Hala ere, bai izan ditut. Begiradak, zerbait esan...

  • Zer aportatzen dizu ligak?

Niretzat segurtasun espazio bat da. Alde batetik, han nazen moduan izan naiteke eta bertan borrokatu nahi ditudan gauzetatik borrokatu ahal det. Gainera bertan, jende oso ezberdina ezagutu dut, eta jende horietatik asko ikasi dut. Eta beste barietate eta jendea ezagutu dut, gune oso berezia izan da jendea elkartzeko eta gure partekatzeko. Eta pertsonalki nire lagun gehienak bertan ezagutu ditut.

  • Zergatik uste duzu garrantzitsua dala Ozen bezalako Ligak existitzea?

Ba azkenean horregatik. Leku seguruak izateko. Ba azkenean bagara jende desberdina bere inguru propioarekin, nik neure kuadrila badut eta oso ondo nengoen,baina azkenean “cisheteroak” ziren eta batzuetan segurtasun gune hauek ez dituzu beste inon aurkitzen orduan bestelako sare hauek sortzeko eta beste gaitaz hitz egiteko oso lagungarria da talde hauek izatea. Politikoki ere, oso talde gutxi daude LGTB sigla guztiak elkartzen dituenak, adibidez, oso erabilgarria da koalizio hori sortzea gero beste indar bat sortzeko. Historikok sigla guztiak indarra eman die. Orduan, uste dut talde honek hori batzen duela eta kolektibo guztietarako gune segurua dela eta elkarrekin borruka egiteko.

  • Juergan diskriminaziorik jaso duzu LGTB izateagatik?

Ba azkenean ez da bakarrik juegan egotean, bizitzako edozein momentuan gertatu ahal zaizun gauza bat da. Jendea gauzak ohiukatzea, bai niri edo nire alboan dudan pertsona bati. Gehienetan gertatu zait emakume trans batekin nagoenean, batez ere, beraiek jasaten duten jazarpena nik pairatzen ez dudan bat dutelako. Beraiekin nagoenean beti zerbait gertatu zaigu.

  • Zure familiak badaki LGTB zarela, zelan kontatu zenien?

Bai. Gainera oso erraza izan zen. Egun batean nire neska etorri zen etxera. Eta nire amak esan zuen, neska hori zein da zure neskalaguna, eta nuen bai, eta listo.Batzuetan, bai, hanka sartzen du, baina horretarako nire ahizpa egoten da bere atzean gauzak zuzenduz (barreak)

  • Zailagoa da bikote sexual aurkitzea LGTB izanda?

Ba… Esan behar dut, nik izan ditudan erlazio guztiak emakume heterosexualekin izan direla, edo bueno, ba ziren. Baina, bai izan dela niretzat zaila, ze azkenean aurreritzi horiek izaten dituzte eta heltzen zaie. Eta haienganako homofobia eta bifobia ekartzen zaie, eta badute buruan ba emakumeak ilea modu batean eraman behar dutela eta hori austea gaizki dagoela, eta inguruan zer edo zer oker dagoela pentsatzera eramaten dutela. Baina, ez dut arazo handirik izan.


 
 
 

Comentários


Entradas destacadas
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square

HARPIDETU EMAILAREKIN

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page